BARKU-IRTEERA DONOSTIAKO SUAK IKUSTEKO

Aste Nagusirako irteera interesgarri bat eskaintzen dugu: Donostiako Su Artifizialak barkuan ikusteko irteera.

 Irteerak 9tik 15era izango dira , hau da, 7 egunez. Itsasontzia gaueko 21:15etan irtengo da Orioko kirol portutik, Donostiako Kontxako Badiara joan eta bertatik Suak ikusteko aukera paregabea egongo da. Suak ikusteko tokirik onena eta hiria ikuspuntu desberdin batetik ikusteko aukera eskaintzen dute irteera hauek. Jertsea edo txaketa eramatea komenigarria da.

 Erreserbak egiteko Orioko turismo bulegora hurbildu edo telefonoz deitu, 943 83 55 65.

 Prezioa: 20 € helduak eta 10 € 12 urtetik beherakoentzat.

  

suak