Donostiako suak itsasotik ikusteko aukera izango da abuztuaren 16an eta 17an, Oriotik abiatuta

Orioko Udalak eta Begi Bistan enpresak bi irteera antolatu dituzte, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak itsasontzitik ikusteko.

Irteerak abuztuaren 16an eta 17an izango dira, asteazken eta ostegunarekin. Itsasontzia Orioko kirol portutik aterako da bi egunetan, 21:15ean.

Txartelak salgai kanpinean eta turismo bulegoan

Irteeran parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira: helduek, 30 eurotan, eta haurrek, 20 eurotan. Txartelak dagoeneko salgai daude kanpineko harreran eta turismo bulegoan