ORIOTARROCK jaialdia izango da hondartzan abuztuaren 12an

Udako kultur programaren barruan KTA eraikinean entsaiatzen duten taldeen jaialdia antolatu du Udalak abuztuaren 12an, larunbatarekin. Jaialdia hondartza inguruan egingo da, 20:00etan hasita eta ORIOTARROCK izena hartuko du.

Honako taldeek osatuko dute jaialdiaren programa:

  • Ibai Marin y la vieja guardia taldea.
  • Why Not taldea
  • Giranice taldea
  • DJ Gurru

Estilo desberdinak gauera arte luzatuko den kontzertuan

Kontzertuan parte hartuko duten hiru taldeek eta DJak oso musika desberdina lantzen dute, bakoitza bere estilo propioan.

Udalak doan uzten dizkie KTAko instalazioak herriko musika taldeei eta, horren trukean, kontzertu hau antolatzea adostu dute.