Turismo Bulegoak igande honetarako, irailak 23, Donostiara irteera antolatu du barkuan.
Barkua Orioko Kirol Portutik aterako da arratsaldeko 17:00etan eta itzulera berriz, arratsaldeko 18:30ak aldera izango da. Helduek 10 euro ordaindu behar dute eta 12 urtetik beherakoek 6 euro. Aurrez Turismo Bulegoan (943 830904) izen ematea komeni da.