Drogen mendekotasunari buruzko saioa ostegunean

Azaroaren 20an, osteguna, Orioko Herri Planeko Prebentzio Kontseiluak komunitatean drogen mendekotasuenei aurrea hartzeko Orio Herri Plana Topaketa antolatu du.

2006-2010 Herri Planak bide erdia egin duela jakinik, Orioko erakunde eta herritarrei Plana azaldu eta bere garapenaren berri emateko topaketa bat antolatu da azaroaren 20an.

Planak eremu ugari hartzen ditu bere baitan, hala nola, Familia eremua (formazioa eta aholkularitza), Eskola eremua (Orioko Herri Ikastolan, Zaragueta Eskola Publikoan eta Maria Maestra Haur eskolan burutzen diren proiektuak) eta Komunitate eremua (jaien inguruko jarduerak, aisialdi eta gazteen arlokoak, eta abar).

Topaketan, droga mendekotasunen fenomenoari buruzko hausnarketa orokorra egingo da.

Ondoren, orain bi urte martxan jarritako “ORIO? Herri Planaren azalpena eta horrek barnean hartzen dituen proiektuak nola garatu diren azalduko da.

Azkenik, datozen bi urteetarako Planak aurreikusten dituen proiektuen inguruan hausnartuko da. Topaketa dinamikoa eta parte-hartzailea izateko diseinatu da.

Deialdia eta egitaraua:

EGUNA: azaroak 20, osteguna.

LEKUA: Orioko Udaleko batzar aretoan.

GARAPENA:

18:00: Droga mendekotasunen fenomenoari buruzko hausnarketa, Hilario Garrudo, Psikologo Klinikoaren eskutik.

19:00: Galdera-erantzunen tartea.

19:15: ?ORIO? Herri Planaren azalpena eta garapena, Askagintzako kideen eskutik.

20:15: Galdera-erantzunen tartea.

Kontuan hartu ?herri plana? den heinean, herritarren eta erakundeen parte hartzea behar-beharrezkoa dela Planak aurrera jarraitu dezan.

Beraz, gonbidatuta zaudete oriotarrok topaketa honetan parte hartzera, zinez eskertuko litzaizueke.