Drogomenpekotasuna landuko dute Gaztelekuan asteburu honetan

Ekainaren 7an arratsaldeko 17:00etan Ametsa Gaztelekuan drogomenpekotasuna landuko dute.

Horretarako lehenik eta behin “Therteen” filmea ikusiko dute eta ondoren honen inguruko mahainguru bat antolatuko dute gazteen artean.

Ekintza hau Ametsa Gaztelekuak Askagintza Elkartearekin batera antolatu du.