Easo abesbatzak kontzertua emango du ostiralean Orioko elizan

Donostiako Easo abesbatzaren kontzertua 20:00etan hasiko da eta aurtengo San Nikolas jaietako programaren lehen ekitaldia izango da. Easo abesbatza gizonez osatuta dago erabat eta oso ezaguna da Euskal Herrian eta kanpoan.

Historia luzeko abesbatza

Easo abesbatza 1940. urtean sortu zen, eta nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetan parte hartuz eman zion hasiera bere ibilbideari: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia) eta Arezzon (Italia) birritan; horietan guztietan, lehenengo saria irabazi zuen. Ohorezko sari ugari lortu ditu hasiera arrakastatsu horri esker.

Munduko kontzertu-areto onenetan abestu du: Madrilgo Errege Antzokian, Bartzelonako Palaun, Municheko Herkulessaal-en, Monakoko Errege Jauregian, Bruselako Errege Antzokian, Buenos Airesko Colón Antzokian, Mexikoko Arte Ederren Jauregian, Bartlesville auditorium-ean (AEBak), Berlingo Philharmonie-n, San Petersburgoko Alexandrinsky Antzokian eta Hermitage-n, Parisko Salle Pleye-enl, Châtelet Antzokian eta abar.

Bestalde, kolaborazio ugari egin ditu mundu osoko orkestrekin, Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Portugalen, New York-en…

Easo abesbatzarekin abestu duten bakarlarien zerrenda ere luzea da: A. Baldin, C. Ludwig, R. Blake, W. Matteuzi, E. Prokina, A. Machado, S. Alaimo, M. Dupuy, A. Dohmen, E. Johanson, G. Gorbachova, A. Schimdt, W. Schimdt, D. Zajick…

Han eta hemen emandako kontzertuetan zuzendari ugari izan ditu; horietako asko, oso ezagunak: I. Stravinsky, S. Baudo, S. Cambreling, M. Janowski, K. Wöss, B.Campanella, R. Wilson, D. Parry, W.D. Hauschild, L. Hager, J. López Cobos, J. Pons, , J. J. Mena, V.P. Perez, G. Neuhold, T. Sokhiev, Orozco, Vladimir Jurowski, V. Gergiev…

30  disko baino gehiagoren grabazioan parte hartu du.

Programa

Orioko kontzertuan euskal autoreen lanak abestuko dituzte:

LEHEN ZATIA

  • Agur Maria………………………………………………P. Aldave
  • Zatoz Jaungoiko……………………………………S. Salaberri
  • Tebe Poem…………………………………………..A. Lomakin
  • Ave Verum……………………………………….V. Goikoetxea
  • Aita Gurea……………………………………………..A. Madina
  • San Juan Zortzikoa………………………………..E. Mokoroa

BIGARREN ZATIA

  • Donosti……………………………………………..J. de Olaizola
  • Boga Boga………………………………………………..J. Guridi
  • Maitia nun zira?……………………………………J. Urruñuela
  • Nere maitiarentzat……J.M. Iparragirre/ J. Santesteban
  • Oi ene bizitzea……………………………T. Aragües Bernad
  • Ator Ator………………………………………………….J. Guridi
  • Maite eguzki eder…………………………………P. Sorozabal
  • Euskal Herria………………………………………..P. Sorozabal
  • Azken ereserkia (Chanton Piperri –opera-)….B. Zapirain

Zuzendaria: Xalba Rallo
Organoa/Pianoa: Oscar Candendo