Easo abesbatzako Araoz Gaztek eta Alemaniako Mädchenchor Wiesbaden abesbatzak kontzertua emango dute elizan

Kontzertua urriaren 21ean izango da, 20:00etan hasita eta Orioko Udalak antolatu du, parrokiarekin eta Easo abesbatzako kideekin elkarlanean.

PROGRAMA

Honako hau da abestuko dituzten kanten programa:

Easo Araoz Gazte abesbatza

  • Panis angelicus. A. CAPLET (1878-1925)
  • Izar eder. N. OTAÑO (1880-1956)
  • Panis angelicus. C. FRANCK (1822-1890)
  • Cançó a la Verge. P. CASALS (1876-1973)

Mädchenchor Wiesbaden abesbatza

  • Heilig ist Gott, der Herr. G. P. TELEMANN (1681-1767)
  • Da pacem Domine. C. GOUNOD (1818-1893)
  • Alleluia. S. K. ALBRECHT (1954- )
  • Nigra sum. P. CASALS (1876-1973)
  • Ubi caritas. M. PATTERSON (1969- )
  • Hebe deine Augen auf (Elias). F. MENDELSSOHN (1809-1847)
  • O, Clap Your Hands. J. KNOWLES (1946- )
  • How Merrily We Live. M. ESTE (1580?-1648)
  • Adiemus. K. JENKINS (1944- )
  • Freude, schöner Götterfunken. L. W. BEETHOVEN (1770-1827)

Batera

  • Jubilate Deo. M. PATTERSON (1969- )
  • Txoria txori. M. LABOA / MOISES BAUTISTA

ARAOZ GAZTE ABESBATZA

ARAOZ Gazte abesbatza, Easo abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 12 eta 17 urte bitarteko neskek osatzen dute.

Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan Gipuzkoako hainbat musika eta abesbatza jaialditan eman ditu kontzertuak; horien artean nabarmenenak hauek dira: Luis Urteagaren Oroimenezko IX. Zikloa eta Miramongo Matinéeak (2010-2011 denboraldia), Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen dituenak. Horietan hainbat motatako formatutako proiektutan parte hartu du. Honako hauetan ere parte hartu du abesbatzak: Amilcare Ponchielliren «La Gioconda» operan, Santanderko 55. Nazioarteko Jaialdian; Pucciniren «La Bohéme» operan, Donostiako Musika Hamabostaldiko 75. edizioan, Burgoseko Cultural Cordón Zikloan, 2013ko Miarritzeko Festival Musique en Côte Basque zikloan eta Donostiako Musika Hamabostaldiko 77. edizioan.

Abesbatzak musikari zein zuzendari garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste¡, Antonio Pirollirekin, Juan José Ocónekin, José Luis Estellésekin eta V.P. Perezekin, baita orkestra garrantzitsuekin ere, tartean, Ukrainako Orkestra Nazionalarekin, Irungo Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin…

Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

MÄDCHENCHOR WIESBADEN ABESBATZA

Mädchenchor Wiesbaden nesken abesbatza bat da. 2010ean sortu zuen Gerd Rixmann musika eta kantu irakasleak, eta integratuta dago neska eta emakumeekin lan egiten duen erakunde batean. Nesken bi koruek, emakumeen beste batek eta “Vokalisma” izeneko talde bokalak osatzen dute elkarte hori. Elkartearen helburua nesken artean musika korala garatzea da. 5 urterekin hasten dira abesten koralean.

Azken 6 urteetan, Mädchenchor Wiesbaden abesbatzak parte hartu du era iraunkorrean Wiesbaden herrialdeko bizitza kulturalean, gizarte eta eliz erakundeetan kontzertuak emanez. Bestetik, Europako nesken beste abesbatzekin trukeak egin izan ditu sistematikoki; esaterako, Ingalaterra, Polonia, Txekia eta Eslovakiako abesbatzekin. Lehenbiziko aldia da Euskal Herrian abesten dutena eta hori posible izan da Donostia eta Wiesbaden hirien arteko senidetasun itunaren babesean.

2016ko irailaz gero, Danilo Tepsa musika irakaslea eta bokalistak zuzentzen du abesbatza.