EGA ikastaroan izena emateko epea urriaren 8an bukatuko da

EGA azterketa prestatu nahi duten herritarrek aukera dute Orion bertan ikastaroa egiteko.

Ikastaroa 16 urtetik gorako edozein herritarrentzat da. Urrian hasiko da eta datorren urteko ekainean bukatu.

Astean hiru saio izango dira, arratsaldez; eta saio bakoitzaren iraupena bi ordukoa izango da.

Ikastaroaren prezioa 329,70 eurokoa da eta herrian erroldatuta daudenek aukera izango dute, ikastaroaren bukaeran Udalaren diru laguntza eskuratzeko, % 80tik gorako asistentzia izan badute.

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar dute edo, bestela, Udaltexera deitu, 943 83 03 46 telefonora eta euskara teknikariarekin hitz egin.

Izena emateko epea datorren asteazkenean bukatuko da, urriaren 8an.