Zirkulazio zerga lehenago ordainduko da aurten

Ibilgailua dutenek Udalean ordaindu behar duten zirkulazio zerga martxoaren 1etik aurrera ordaindu beharko da aurten, normalean baino hilabete lehenago.

Aurreko urtetan apirilean ordaindu izan da Orion zirkulazio zerga. Aurten, berriz, epea luzatzea eta aurreratzea erabaki du Udalak.

Orioko ibilgailuen erroldan ibilgailuren bat dutenek, beraz, martxoaren 1etik apirilaren 15era arte daukate epea zirkulazio zerga ordaintzeko, borondatezko aldian.

Gogoan izan, behin borondatezko epea pasata, errekargo bat aplikatuko zaiola zergari.