Ekainaren 30ean xake txapelketa jokatuko da Orion, Herri Ikastolak antolatuta

San Pedro jaietako programaren barruan, xake txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak ekainaren 30erako, larunbatarekin. Txapelketan 10 eta 14 urte arteko haurrek parte har dezakete, eta sariak izango dira irabazleentzat.

Txapelketa goizeko hamar eta erdietan hasiko da Ibai Ondoko plazan eta bazkal aurretik bukatuko da. Herriko gaztetxoez gain, eskualdekoek edo kanpotik etorritakoek ere parte har dezakete.

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Parte hartu nahi dutenek Orioko Ikastolan eman behar dute izena (943 83 47 04). Izena emateko azken eguna ekainaren 26a izango da.