San Pedro jaietako argazki lehiaketa

Aurtengo San Pedro jaietako argazkirik politenak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Festa batzordeak.

Argazkiak aurkezteko epea uztailaren 6an bukatuko da, ostiralarekin.

Argazki lehiaketaren gaia San Pedro 07 jaiak izango dira. Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke eta CD batean aurkeztu behar dira kultur etxean, uztailaren 2tik 6ra bitartean.

Sariak

Hiru sari izango dira: lehen saria irabazten duenak, 300 euro jasoko ditu; bigarrenak, 200; eta hirugarrenak, 100 euro.

Udalak bere premietarako erabili ahal izango ditu aurkezten diren argazkiak; beti ere, egilea nor den adierazita.