Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da.
Orioko Udala UEMAko kide da 2002az geroztik.
Aurten, Nafarroako udalerriei dagokie eguna antolatzea. Hori horrela, Goizuetako Udalak bere gain hartu du jai egun hau antolatzeko ardura.
Goizuetako UEMA eguneko batzordeak “Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari” hartu du lelo gisa.
Egun horretako programa honako hau izango da:
. 10:00etan UEMAko udaletako ordezkarien Batzar Nagusia udaletxean.
. 11:00-14:00: haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.
. 11:30ean herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.
. 13:30ean UEMA eguneko ekitaldi nagusia
. Goizean artisauak, dantzariak eta musikariak herrian zehar.
. 14:30ean herri bazkaria
. 16:00-18:00 haurrentzako puzgarriak
. 19:00etan dantzaldia: gabezin
. Gauean kontzertua Gaztetxean.
Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat eta umeentzat (14 urtetik beherakoak) 12 euro. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 946279195 telefonora deituta edo Goizuetako Amaia okindegian.