Ekaitz Agirre gaztearen pintura erakusketa

Ekaitz Agirre gazteak pintura erakusketa zabaldu du Orioko kultur etxean

Erakusketa zabalik izango da urtarrilaren 31 arte honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, goizeko 11:00etatik 13:0Oetara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan arratsaldez irekiko da, 17:00etatik 20:00etara eta igandetan, berriz, goizez: 11:00etatik 14:00etara.

Olioak eta marrazkiak

Ekaitz Agirre Donostian jaioa da eta Bilbon ari da Arte Ederretako ikasketak bukatzen. Aurten du ikasketetako azken urtea eta Parisera doa laster, sei hilabeterako, Erasmuseko beka bati esker.

Gaztea da, baina dagoeneko egin eta erakutsi ditu lanak; Gallartan, esate baterako, erakusketa egin zuen iaz eta, bestalde, Bilboko Aste Nagusirako muralak egiten era aritu zen.

Orioko erakusketan 20tik gora lan erakutsiko ditu, batzuk formatu handikoak. Gehienak olio lanak dira, baina marrazkiak ere badaude. Erakusketaren osagarri, bideo bat ere izango da, etengabe martxan.