Gabonetako kultur ekitaldiak

Gabonetan kultur ekitaldi ugari izango da, Udalak eta herriko taldeek antolatuta.

Udaleko Kultura batzordeak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Gabonetan. Hau da ekitaldien programa:

Abenduak 22 astelehena

Ikus-entzunekoa: Josune Bereziartu

Munduko eskalatzailerik onena. Bloketik Bulnesko Naranjora. 19:00etan kultur etxean.

Abenduak 23 asteartea

Kontzertua: Javier Arrillaga

Ahotsa eta gitarra elkartzen dituen kontzertua. 19:00etan kultur etxean.

Abenduak 24 asteazkena

Olentzero Karela kiroldegian

Arkupe taldeak gonbidatuta, Olentzero izango da Karela kiroldegian. Horrekin batera, haurrentzako parkea jarriko du Arkupek. 12:30etatik 15:00etara.

Abenduak 27 larunbata

Kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa

Talai-Mendik antolatuta, Gabonetako kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa izango da ikastolan 17:30ean.
Segidan, gaztain jana.

Harkaitz Canoren literatur emanaldia: uZTAIL oPARO oSTEAN (kantuR-zitala)

Poesia eta musika uztartzen dituen emanaldia: Harkaitz Cano eta Igor Kaltzada. 19:00etan kultur etxean.

Abenduak 28 igandea

Salatxoren Gabonetako kontzertua

Gabonetako kontzertua, Salatxo abesbatzaren eskutik, 12:00etako mezaren ondoren.

Abenduak 29 astelehena

Bertso Magia ikuskizuna

Bertsolaritza eta magia uztartzen dituen haurrentzako saioa, Jon Martin bertsolariarekin eta Alain Urrutia magoarekin. 18:00etan kultur etxean.

Abenduak 30 asteartea

Gabonetako 9. parkea haur eta gazteentzat. Egun osoan

Ikastolan: Auto txikiak.

Kiroldegian: haizezko gaztelu handia, gaztelu berezi mugikorra, gaztelu-txirrista oztopoduna, txirrista txikia, pilota etxea, multijokoko gaztelu berezia eta ludoteka, bost begiralerekin.

Goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara.

Urtarrilak 3 larunbata

Haurrentzako ikuskizuna: Txirri, Mirri eta Txiribiton junior eta Pantera Beltza

Pailazo ezagunen bertsio berria: kanta, dantza eta istorio barregarriak.
17:00etan kiroldegian.

Urtarrilak 5 astelehena

Erregeen kabalgata

Talai-Mendik antolatuta, Erregeen Kabalgata egingo da herrian barrena, kiroldegian bukatuta.