Eskabideak egiteko epea honakoa da: otsailaren 8tik otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte). Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira.
Xehetasunak azaltzeko informazio-saio bat egingo da otsailaren 7an, asteazkenarekin, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz, Urdaneta 6). Informazio-saioa bi txandatan egingo da: 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gaztelaniaz. Saioan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 943890808 telefonora deituta.
Bi diru-laguntza mota
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Informazio gehiago
Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria, Urola Kostako Udal Elkarteko web orrian egongo dira eskuragai otsailaren 7tik aurrera:
http://www.urolakosta.eus/eu/web/urolakosta-agentzia/