Herriko bost taberna hauetan egingo da ‘Ekipintxo’ pintxo-lehiaketa: Kaiua, Aterpe, Zaharren Babeslekua, Niko eta Sukia. Bezeroek aukera izango dute lehiaketan parte hartzen duten pintxoak baloratzeko eta onenak aukeratzeko.
‘Ekipintxo’ ekimena antolatzeko ideia Mondragon unibertsitateko ikasle batzuena izan da. Beren prestakuntzaren barruan proiektu erreal bat antolatu eta gauzatu behar zuten eta honako hau egitea aukeratu dute.
Lehiaketa urriaren 31n izango da, eguerdian hasi eta 15:00ak arte.