Elkarretaratzea 12:00etan izango da Herriko Plazan, eta Udalak dei egiten die herritarrei bertara azaltzeko.
Orioko Udalak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta, lehendakariaren deiari erantzunez, bost minutuko elkarretaratze isila deitu du gaur, azaroak 16, eguerdiko 12:00etan.
Orioko Udalak bete-betean gaitzesten ditu Parisen ostiralean izandako atentatu izugarriak. Era berean, elkartasuna adierazi nahi die biktimen senideei eta adiskideei. Udalak irmo arbuiatzen du indarkeria terrorista.
Une latz honetan, Orioko Udalak besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi die Parisko hiriari eta Frantziako herri osoari.