Azaroaren 22an, igandearekin, Santa Zezilia eguna ospatuko da. Hori dela eta, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 18an, asteazkenarekin:
- 17:00etan, elizako zimitorioan hasi eta herriko kaleetan barrena, kalejira bat egingo dute. Bertan hartuko dute parte txistulariek, trikitilariek eta panderojoleek, bertaratzen diren ikasle eta guraso guztiekin batera. Jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait tokitan geldialdiak egingo dituzte. Benito Lertxundi jende aurrean abesten hasi zela 50 urte direla eta, musika eskolak gogora ekarriko ditu haren zenbait kanta.
- 19:00etan, kultur etxean hasiko den kontzertuan, berriz, instrumentu ugari entzuteko aukera izango dugu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute.
Kontzertua amaitu ondoren, diplomak banatuko zaizkie 2014-15 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei.