Emakume arteko futbol partida jokatuko da Kultur Aniztasunaren jaiaren barruan

Kultur Aniztasunaren Jaiaren barruan, emakume oriotarren eta etorkinen arteko futbol partida antolatu du jaiaren batzorde antolatzaileak

Partidak izaera ludikoa izango du batez ere eta ekainaren 21ean jokatuko da, 11:00etan hasita, Orioko futbol zelaian.

Izena emateko, kiroldegira jo behar da edo, bestela, deitu 688 62 99 36 telefonora (Leire Zinkunegi).

Izena emateko azken eguna ekainaren 8a izango da.