Enpresa-kudeaketa ikastaroa, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarritako ikastaroaren helburu nagusia hau da: eskualdeko ekintzaile nahiz enpresariengan beren ideia edota enpresei buruzko hausnarketa sustatzea eta erremintak eskaintzea kudeaketa-alorra hobetzeko.

Guztira, 20 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Saioak irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean izango dira; goizez, 09:30etik 13:30era. 4 orduko 5 saiotan antolatu da ikastaroa. Saio bakoitzean prestakuntza-modulu bat eskainiko denez, aukera izango da ikastaro osoa egiteko ala moduluka izena emateko.

Bost saio, launa ordukoak

Hona hemen prestakuntza ikastaroaren gaitegia, saioz saio:

  • 1. saioa. Irailak 30: Negozio-plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra.
  • 2. saioa. Urriak 1: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak.
  • 3. saioa. Urriak 2: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak.
  • 4. saioa. Urriak 3: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ.
  • 5. saioa. Urriak 4: Lan-arloa. Autonomoen erregimena berezia. Erabiltzen diren dokumentuak.

Argibideak eta izen-ematea

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da: Urola Kostako Udal Elkartea. Urdaneta bidea, 6, 20800 Zarautz.

Izena emateko, ondoko datuak eman behar dira:

  • IZK/NAN
  • Ekintzailearen izen-abizenak edo enpresaren izena
  • Jarduera-sektorea
  • E-mail
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena. Plaza-kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea 
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
Tel. 943 890808
jpino@urolakosta.eus