Kultur etxearen atzeko plazaren zorua berrituko du Udalak

Obrak gaur hasiko dira, irailak 16, eta hiru bat aste iraungo dute. Argazkian ikusten den bezala, plazako lurzorua oso gaizki dago eta hura kendu eta berria jarriko du Udalak.

Obra egiten den bitartean, ezin izango da plaza erabili, baina jendearen pasaera errespetatuko dute langileek.

Bizikletak erretiratzeko deia

Obrak egiteko, plazako bizikleteroan dauden bizikletak erretiratzeko eskatzen du Udalak. Astearterako erretiratu ez direnak bertatik kendu eta jaso egingo ditu Udalak.

24.000 euroko kostua

Udalak erosi du zoruan jarriko den materiala eta 4.900 euro gastatu du horretan (BEZa barne). Lanak Uzkue Eraikuntzak enpresak egingo ditu eta 19.000 euroko kostua izango du. Guztira, beraz, 24.000 euro inguruko kostua izango dute lanek.

Barkatu eragozpenak