Herrio natur taldeak haziak banatuko ditu larunbatean

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu larunbat goizean, azaroak 12, Herriko Plazan.

Goizeko hamar eta erdietan jarriko dute mahaia eta bertan izango dira 13:30era arte.

Ekimen honen bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantzia nabarmenduz.

Helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra?