Amaia Azkue zenaren lagunek antolatuta egingo da elkarretaratzea, Herriko Plazan, 20:00etan hasita.
Azken bi asteetan egin den bezala, elkarretaratzea deitu dute Amaia Azkueren lagunek asteazken honetarako, apirilak 4, 20:00etan.
Asteazkeneko hori izango da lagunek deitutako azken elkarretaratzea, dagoeneko epaia publiko egin da-eta.
Udaletxean jarrita dagoen pankarta, Amaia gogoan
dioena, bihar kenduko dute, elkarretaratzean erabiltzeko.
Herritarrei dei egiten diete Amaiaren lagunek, plazara gerturatzeko.