Orioko Udalak akats-zuzenketa bat argitaratu zuen atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udal kanpineko zuzendari lanpostuari dagokiona.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko uztailaren 28an argitaratu ziren lanpostu horren oinarrietan bi akats zeuden:
Alde batetik, oinarrien 4. orrialdean, honako hau zioen lekuan:
“h) Ingeleseko C1 maila egiaztatzen duen agiria, azken hau ingelesaren ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko indarrean dagoen araudiak dioenaren arabera”.
Honako hau esan behar zuen:
“h) Ingeleseko B2 maila egiaztatzen duen agiria, azken hau ingelesaren ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko indarrean dagoen araudiak dioenaren arabera”.
Eta, bestetik, oinarrien 10. orrialdean, honako hau zioen lekuan:
“Ingeleseko C2 maila egiaztatzea, 3 puntu”.
Honako hau esan behar zuen:
“Ingeleseko C1 maila edo goragokoa egiaztatzea, 3 puntu”.
Deialdian parte hartzeko epe berria
Akats zuzenketa horren ondorioz, epe berri bat ireki du Udalak, deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko aukera izan dezaten. Epea 20 egun naturalekoa da, GAOn akats zuzenketaren iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Epe berria dagoeneko irekita dago eta urriaren 16an bukatuko da.
Ikusi hemen akats-zuzenketaren iragarkia (2017ko irailaren 25eko GAO, 183. zenbakia), PDF formatuan.