Erregeen kabalgatan parte hartu nahi dutenek ostegunean eman behar dute izena

Datorren ostegunean, abenduak 22, izango da eguna aurtengo kabalgatarako izena emateko. Parte hartu nahi dutenek ikastolako pergolara azaldu behar dute 19:00etan.

Behin izena eman ondoren, lehenbiziko entsaioa abenduaren 26an egingo dute, astelehenarekin, toki eta ordu berean.

Talai Mendi elkarteak antolatzen du Erregeetako kabalgata, Udalaren laguntzarekin.

Parte hartzeko baldintzak

  • 6 urte beteta izatea
  • Entsaioetara hutsik egin gabe azaltzea
  • Antortxak eramateko, 18 urte beteta izan behar dira