Harribil dantza-taldeak antolatutako Herribil jaialdiaren 12. edizioa izango da ostiralean

Datorren ostiralean, abenduak 23, izango da aurtengo Herribil jaialdia. Beti bezala, Karela kiroldegian egingo da, 22:00etan hasita.

Gabonetako ekitaldi hau Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero eta herriko talde eta jende askok parte hartzen du. Aurtengoa jaialdiaren 12. edizioa da.

Parte-hartzaileak

Ostiraleko ekitaldian parte hartuko dutenak hauek dira:

  • Danbolin musika eskola
  • Orioko Herri Ikastola
  • Warda Mallalen dantzariak
  • Talai Mendi elkarteko dantzariak
  • Salatxo abesbatza
  • Harribil dantza-taldea

Ekitaldia aurkezten bi gazte arituko dira: Jon Garate eta Aitor Larraza

Jon Garate eta Iñigo Exposito ikus-entzunezkoak eta Komunikazioa graduko ikasleek bideo labur bat egin dute ekitaldia aurkezteko:

Herribil 12. Gabonetako ekitaldia. Aurkezpena