Topagune berdearen bilkuretako aktak eskura daude oriora.com honetan

Udalak ingurumenaren alorra lantzeko sortu duen aholku batzordea da Topagune berdea. Aldiro-aldiro biltzen da eta, gaurtik aurrera, bilera horietako aktak herritarren eskura izango dira Udalaren webgunean.

Aktak irakurri nahi dituenak honako helbidera jo behar du:

http://www.oriora.com/Udala/Ingurumena/Topaguneberdea

Bilkura gehiago egin ahala, hor zintzilikatuko dira aktak.