Aranzadi elkarteak abiatu berri duen lanaren barruan, hitzaldia antolatu du irailaren 30ean, asteazkenarekin, 19:00etan hasita: «Errepresioa genero ikuspegitik. Hizlaria Lourdes Herrasti izango da, Aranzadiko kidea eta Historian doktorea EHUn.
Hitzaldia irekia da parte hartu nahi duten guztientzat, baina, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, izena eman behar da aldez aurretik, aforoa kontrolatu ahal izateko. Hitzaldira joan nahi duenak telefono honetara deitu behar du aldez aurretik, izena emateko: 685 720 032.