Errezibimendua egingo zaie larunbatean Edorta de Antari eta OBB taldeari

Errezibimendua udaletxean izango da, 12:30ean, Udaleko Kirol batzordeak deituta.

Datorren larunbatean, irailak 24, errezibimendua egingo zaie udaletxean Edorta de Anta Lekuona arraunlariari eta OBB sofbol taldeari, beren kirol emaitza bikainak ospatzeko.

EDORTA DE ANTA LEKUONAk 6. postua lortu zuen Bled-en (Eslovenia) jokatutako arraunketa egokituko munduko txapelketan.

ORIOKO BATE BIZKORRAK sofbol taldeak, berriz, 3. postua lortu zuten Dupnitsa-n (Bulgaria) jokatutako Europako sofbol txapelketan.

Udalak dei egiten die herritarrei, errezibimendura azaltzeko.