Euskara ikastaroak emango dira Orion 2011-12 ikasturtean

Zarauzko AEK-k emango ditu ikastaroak, Orioko Herri Ikastolaren geletan.

Bi maila eskainiko dira, nagusiki: Hasiberrientzako maila, batetik, eta Alfabetatze-EGA maila, bestetik.

Ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira. Astean hiru egunetan emango dira klaseak, egun bakoitzean bina orduz.

Prezioa

Ikasturte osoko ikastaroaren prezioa 340,20 eurokoa da. Udalak laguntzak ematen dizkie klaseen % 80ra joaten diren ikasleei.

Matrikulazioa

Ikastaroetan izena emateko, Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar da, udaletxean, (943 83 03 46, luzapenaren zenbakia: 8) irailaren 30a baino lehenago.

Informazio gehiago nahi izanez gero ere, jo bertara.