Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatuko dira larunbatean

Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa 32. edizioa izan da. Argazkia 2018ko sari-banaketa ekitaldian Karkarak ateratakoa da.

Aurtengo sariak banatzeko ekitaldia larunbatean izango da, maiatzak 18, 13:00etan hasita, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie Udalak, aurtengo lanak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.

Aurtengo liburua

Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.

Hau da aurtengo liburuaren azala, Juan Parada gaztearen marrazkiarekin:

azala19