Eskolaumeen literatur lehiaketak 25 urte egin ditu aurten

Urteurrena ospatzeko, ekitaldi xume bat egingo du Udaleko Euskara batzordeak Salatxo plazan, San Pedro egunean, 18:30ean hasita.

Ekitaldian orain dela 20 edo 25 urte saria irabazi zuten oriotarrek parte hartuko dute, gaur egun gizon-emakume heldu direnak, orduan saria irabazi zuen olerki edo ipuina errezitatuz.

Musika Eskolako ikasle eta irakasleek jarriko diote musika emanaldiari: pianoan, Audra Almanaytite, Ander Carrera eta Gratxina Lertxundi; biolinarekin, Amaia Gutierrez; eta txeloarekin, Elena Errasti.

Sari banaketa udaletxean

Bestalde, aurtengo lehiaketako sari banaketa goizean izango da egun berean, ekainaren 29an, 13:00etan hasita. Aurten saria irabazi duten 70etik gora neska-mutilek bertan jaso ahal izango dute Udalak argitaratu duen liburua, saritutako lan horiek biltzen dituena. Horrez gain, oroitagiri bat eta liburu bana jasoko dute opari, udan irakurtzeko.

Sariak herriko alkateak banatuko ditu, euskara teknikariaren laguntzaz.