Eskolaumeen literatur lehiaketaren liburua kalean da

Kalean da dagoeneko aurtengo Eskolaumeen Literatur Lehiaketaren liburua.

Udaleko Euskara batzordeak antolatu du lehiaketa eta, urtero bezala, sari banaketa egin zuen San Pedro egunean.

Aurtengo lan sarituak biltzen dituen liburuak 100 orrialde ditu. Azaleko marrazkia Ane Orzaizek egin du eta barruan herriko bi eskoletako haurrek egindako olerki, ipuin eta marrazkiak daude.

Liburuaren ale bat nahi duenak Udaleko Euskara Zerbitzuan edo kultur etxean eskatu besterik ez du, doan banatzen baita.

Liburua eskuratu daiteke, baita ere, PDF formatuan ondoko estekan klik eginda:

http://oriora-cp56.webjoomla.es/images/stories/orio/atalak/euskara/ume-literatura/liburua13.pdf

Sari banaketa

Sarien banaketa San Pedro egunean egin zen, udaletxeko udalbatzarraren aretoan. Haur, guraso eta lagunez beteta zegoen aretoa eta, Udalaren aldetik, Beñat Solaberrieta alkatea eta Udaleko alderdi bakoitzeko zinegotzi bana izan ziren.