Udalak urtero antolatzen du eskolaumeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa 30. edizioa da. Argazkia 2016ko sari-banaketa ekitaldian Karkarak ateratakoa da.
Ekitaldia 13:00etan izango da, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie Udalak, aurtengo liburuaren ale banarekin batera.
Aurtengo liburua
Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.
Hau da aurtengo liburuaren azala, Rebeka Zamoranoren marrazkiarekin: