Dagoeneko irekita dago epea eskolaumeentzako aurtengo literatur lehiaketan lanak aurkezteko.
Epea maiatzaren 9an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.
LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.
Lehiaketaren oinarriak goiko irudian jasota daude.