Eskualdeko enpresentzako ikastaroa, nazioartera irteteko estrategiei buruz

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearen inguruko jardunaldi informatibo bat antolatu dute eskualdeko enpresentzat.

Jardunaldian esportazio prozesu bati hasiera emateko kontuan izan behar diren arlo garrantzitsuenak azalduko dira.

Noiz eta non

Eguna: Ekainak 12
Ordutegia: 09:00-14:00
Iraupena: 5 ordu
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

Zertarako da ikastaroa? Hainbat zerbitzu eta ekintza eskualdeko enpresentzat nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak lantzeko, maiatzetik abendura

Goian aipatutako jardunaldia 2014an zehar nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak landu eta garatzeko eskualdeko enpresentzat antolatutako egitarau zabalean kokatzen da.
Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat zerbitzu eskainiko ditu maiatzetik urtea amaitu bitartean eskualdeko enpresentzat,
Zerbitzuak askotarikoak dira:

  • Informazio eta sentsibilizazio jardunaldiak nazioartekotzeari eta dibertsifikazioari buruz
  • Prestakuntza saioak eta informazioa herrialde zehatzei buruz
  • Nazioartekotze eta dibertsifikazio proiektuak lankidetzan garatzeko aholkularitza eta laguntza
  • Tutoretza zerbitzua
  • Bisita komertzialetara eta atzerriko azoketara joateko aukera
  • Atzerriko merkatuetara egindako prospekzio bidaien informazioa
  • Argibide zerbitzua: zalantza zehatzak argitzeko

Zerbitzu horiek elkarlanean eskainiko dituzte Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak. Zerbitzu horiek burutzeko diru-laguntza jaso du Udal Elkarteak Foru Aldundiaren eskutik.

Informazioa jasotzeko eta jardunaldian izena emateko:

Urola Kostako Udal Elkartea, Prestakuntza eta Enplegu Saila
Enpresentzako Zerbitzuak
Aintzane Ruesgas
943890808, enpresa@urolakosta.org