Lanek hasieran aurreikusitakoa baino gehiago iraun dute, eguraldi txarra egin duelako, batetik, eta ezustekoak sortu direlako, bestetik (lur azpiko azpiegiturak, esaterako, planoetan azaltzen zirenak baino konplexuagoak ziren eta, bestalde, arketa gehiago egin behar izan dira; horren ondorioz, espaloiak erabat altxatu behar izan dira eta gero guztiz berregin).
Azken erremateak argiterian
Lanik handienak maiatzerako bukatuta zeuden; baina oraintxe ari dira egiten azken aldaketak eta erremateak argiterian.
Udalak 148.729,54 euro gastatu ditu guztira lan horietan (BEZa barne); hasieran aurreikusitakoa baino 12.000 euro inguru gehiago.