Etxean konposta egin nahi dutenentzako ikastaroa izango da uztailaren 3an

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, ikastaroak izango dira eskualdean, etxean konposta egiten ikasi nahi dutenentzat. Orioko ikastaroa uztailaren 3an izango da, asteazkenarekin, 19:00etan, Ikastolan.

Etxean konposta egiteko interesa dutenek ikastaro labur hori egin behar dute eta, ikastaroaren bukaeran, konpostagailua emango  zaie.

Eskualdeko herri guztietan antolatu dira ikastaroak:

  • Aia Uztailak 1 19:00 Kultur Etxean
  • Getaria Uztailak 5 19:00 Iturzaeta Eskolan
  • Orio Uztailak 3 19:00 Orioko Herri Ikastolan
  • Zarautz Uztailak 2 19:00 Urola Kostako Udal Elkartean
  • Zumaia Uztailak 4 19:00 Algorrin

Konpostaren planaren 3. fasean kokatzen dira ikastaro horiek. Lehendabiziko fasean bisitak egin zaizkie 2005az geroztik etxean konpostagailua jarri duten familiei. Bigarrenean auzoan konposta egiteko eremuak jarri dira. Hirugarren fase honetan, berriz, helburua da konpostagailua jartzeko baldintzak betetzen dituzten (lorategi, baratza edo berdegune txiki bat izatea) ahalik eta familia gehienek etxean konpostagailua jartzea, hondakin organikoak bertatik bertara tratatzeko eta konposta egiteko.

Izena emateko edo argibideak jasotzeko:

Tel. 943554874
konposta@urolakosta.org