Udalak 29 etxebizitza babestu zozkatuko ditu: 4 hondartza sektorean eta beste 25 Kale Nagusian.
Zozketa publikoan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute udaletxean eta eskabideak aurkezteko azken eguna 2012ko otsailaren 13a izango da, datorren astelehena.
Gaiari buruzko informazioa nahi duenak jo dezala udaletxera bulego orduetan (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era).
Udalak argitaratu duen iragarkiak honela dio:
IREKITA DAGO EPEA, ORIOKO HONDARTZA EREMUAN ETA KALE NAGUSIAN 29 ETXEBIZITZA BABESTUREN ZOZKETA PUBLIKOAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO.
Orioko Hondartza sektorean Udalak sustatutako 4 udal etxebizitza tasatu eta Orioko Kale Nagusian sustapen pribatuko 25 udal etxebizitza tasatuak adjudikatzeko oinarriak. Orioko Udalak 2011ko urriaren 27ko osoko bilkuran Orioko hondartza sektorean Udalak sustatutako 4 udal etxebizitza tasatu eta Orioko Kale Nagusian sustapen pribatuko 25 udal etxebizitza tasatuak adjudikatzeko oinarriak onartu zituen.
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Interesdun izaera izango dute babestutako bi etxebizitza klaseetarako onartutako oinarri arautzaileetan ezarritako betebeharrak betetzen dituztenek. Oinarri horiek urtarrilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Eskabide-orriak eta zozketa publikoaren Oinarri Arautzaileak interesdun guztien eskura daude Orioko Udaleko bulego orokorrean eta www.oriora.com webgune honetan bertan:
ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Eskabideak behar bezala beteta eta eskatutako agiriekin batera aurkeztu behar dira Orioko Udaleko bulego orokorrean.
Eskabide-eredua hemendik deskarga dezakezu:
Eskariak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 13tik 2012ko otsailaren 13ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30era