Danbolinek emaitza ezin hobeak lortu ditu aurten ere Andoaingo piano-jaialdian

2012ko otsailaren 4 eta 5ean egindako Andoaingo 7. Piano Jaialdian 17 oriotarrek 11 urrezko domina lortu zituzten (horietatik hiruek epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuten eta eskubidea izan zuten zeremonia amaieran parte hartzeko) eta hiru zilarrezko.

Aurten ere, emaitza ezin hobeak lortu dituzte Orioko Danbolin Musika Eskolatik aurkeztu diren 17 piano ikasle oriotarrek. Bereziki eskertu behar dugu Audra Almanaityte piano irakaslearen jarrera eta dedikazioa ikasle hauek lortu dituzten emaitzak eskuratzeko.

Horregatik, txalo zaparrada bero-bero bat ikasle hauentzat Andoaingo Piano Jaialdian lortutako emaitzengatik eta, nola ez, beren irakasle Audrarentzat, Orioko herriaren irudia hain maila altuan uzteagatik.

BAKARLARI A MAILAN

. MIREN GENOVA (urrea)

. HODEI SANZ (urrea)

. ALEJANDRO CAMPOS (zilarra)

. AMAIA IZAGIRRE (urrea eta aipamen berezia).

BAKARLARI B MAILAN

. PAULA ARGINTXONA (urrea)

. AITOR LIZASO (urrea)

. MIKEL ETXARRI (urrea)

. AINHOA BONTIGI (urrea)

. BORJA ESNAL (urrea)

. ANDER CARRERA (urrea eta aipamen berezia)

BAKARLARI C MAILAN

. JON LOIDI (urrea eta aipamen berezia)

LAU ESKUTARA A MAILAN

. IKER PIELAGO ETA UNAI BONTIGI (zilarra)

LAU ESKUTARA B MAILAN

. NORA PIELAGO ETA GOIZANE BAYLIN (urrea)

. UXUE ALBERDI ETA AINHOA GRIJALBA (zilarra)