Udalak Etxeluze eraikina eskuratu zuen 2014. urtean eta, urte hartan bertan, argindarraren hartunea jarri zuen, segurtasuna bermatzeko.
Orain, berriz, eraikinaren teilatua erabat eraberrituko du, Eusko Jaurlaritzaren Gaztedi Sailaren laguntzarekin.
Obraren kostua, guztira, 138.000 eurokoa izango da.
Urtarrilean obratan
Obra urtarrilaren lehen astean hasiko da eta hilabete inguruko iraupena izango du. Teilatua berritzeko lanak iraun bitartean Gaztetxea itxita izango da eta ezin izango da erabili.
Udalak dei egin die gaztetxearen erabiltzaileei, bertan izan litezkeen baliozko gauza guztiak bertatik ateratzeko, obra egiten den bitartean inolako kalterik ez gertatzeko.