Euskal Selekzioaren futbol-partida ikustera joateko autobusa jarriko du Udalak

Orioko Udalak autobusa jarriko du futboleko Euskal Selekzioaren Gabonetako partida ikustera joan nahi duten zaleentzat.

Euskal Selekzioak abenduaren 29an jokatuko du partida Bilbon, Venezuelaren kontra.

Oriotik partida ikustera joan nahi dutenek doan izango dute autobusa, baina beren kabuz lortu beharko dute sarrera.

IZEN-EMATEA

Karela kiroldegian eta Errusta tabernan eman behar da izena, abenduaren 27a baino lehen.

AUTOBUSAREN IRTEERA

Goizeko 10:00etan abiatuko da autobusa Oriotik.