Euskara ikastaroetarako matrikulazioa zabalik dago

Udaleko Euskara Zerbitzuak ireki du dagoeneko matrikulatzeko epea aurtengo euskara ikastaroetarako.

Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago urriaren 5a arte.

Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak kultur etxera jo behar du goizez edo arratsaldez.

Klaseak astean hiru egunetan emango dira, egunean bi orduz, eta ikasturte osoaren prezioa 325 eurokoa izango da. Egunak eta orduak izena ematen duen jendearen arabera erabakiko dira, eta arratsaldeko klaseak ikastolako geletan emango dira.

Zarauzko AEK arduratuko da klaseak emateaz.

EGA eta euskalduntzea

Maila guztiak eskainiko dira, zerotik hasi eta EGA mailaraino. Ikastaroa martxan jartzeko, gutxienez zortzi laguneko taldeak osatu beharko dira.