Euskara teknikari bat aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak

Orioko Udalak euskara teknikari bat kontratatu nahi du, aldi baterako, deialdi librean eta lehiaketa bidez, Euskara Biziberritzeko Plana Orion garatzeko 2003-2006 plangintzaldian.

Deialdiaren oinarriak interesatu guztien eskura daude Orioko Kultur Etxean eta hemen.

Lehiaketan parte hartzeko, curriculuma eta eskari orria aurkeztu behar dira Orioko Kultur Etxean urriaren 31rako.

Baldintzak: Unibertsitateko erdi mailako titulua izatea eta 4. hizkuntz eskakizuna kreditatua izatea.