Kultur taldeentzako diru laguntzak

Herriko kultur taldeei diru laguntzak emateko deialdia egin du Udalak

Udaleko Kultura eta Euskara batzordeak onartu berri ditu kultur taldeentzako aurtengo diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak.

Diru laguntza eskatu nahi duten taldeek urriaren 24a arteko epea dute beren urteko aurrekontua-eta aurkezteko.

Oinarriak kultur etxean daude interesatuen eskura.