Orion Euskaraldia antolatzen ari den lantaldeak bi bilera antolatu ditu herriko elkarteetan dabiltzanentzat: kirol edo kultur elkarteak, soziedadeak…
Bileran azalduko zaie zer den Euskaraldia eta nola bultzatu dezaketen bakoitza bere alorrean.
Lantaldeak bi bilera antolatu ditu, talde bakoitzak ondoen datorkiona aukeratzeko:
- Ostegunean, urriak 4, 19:00etan
- Larunbatean, urriak 6, 11:00etan
Bi bilerak kultur etxean egingo dira eta ordubete inguru iraungo dute: 30-40 minutuko azalpena + 20 minutu zalantzak-eta argitzeko.