Euskararen Aholku Batzordea bilduko da asteartean, apirilak 3

Udalak berriro martxan jarri nahi du Euskararen Aholku Batzordea. Batzordearen zeregin nagusia Udalari aholku ematea izango da euskararen normalizazioari dagozkion gaietan. Batzordea irekia izango da eta edozein herritarrek dauka aukera bertan parte hartzeko.

Euskararen Aholku Batzordea martxan jartzeko bilera datorren asteartean egingo da, apirilak 3, 19:00etan.

Bilera udaletxean egingo da, teilatu azpiko gelan.

Gaiak honako hauek izango dira:

1.- Aholku Batzordearen zeregina eta betebeharrak azaltzea etor litekeen jende berriari.

2.- Udaleko Euskara batzordeak agintaldi berrian egindakoa eta aurrera begirako asmoak azaltzea.

3.- Agintaldi berrirako proposamenak jasotzea eta aholku batzordearen martxa zehaztea.

4.- Norberak lekarkeena.