Euskararen Aholku Batzordearen bilera izango da ostegun honetan, urriak 18.
Bilera udaletxean egingo da, 18:30ean hasita.
Bilera irekia da parte hartu nahi duten guztientzat eta bertan aztertuko diren gaiak honako hauek dira:
- – Hizkuntza-ideologiaren gaia lantzeko proposamenak aztertzea.
- – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Gaiaren berri ematea.
- – Bestelakoak.
Euskararen Aholku Batzordearen zeregin nagusia Udalari aholku ematea da euskararen normalizazioari dagozkion gaietan. Batzordea irekia da eta edozein herritarrek du aukera bertan parte hartzeko.