Udaleko Euskara batzordeko kideek eta euskalgintzan dabiltzan herriko eragileek osatzen duten Euskararen Aholku batzordeak bilera egingo du.
Bilera azaroaren 5ean izango da, 19:30ean, udaletxeko teilatu azpiko gelan.
Aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira:
- Aurreko bilkurako akta onartzea.
- Azken bileratik hona Euskara batzordeak egindako lanaren berri ematea.
- Gaur egungo egoerari buruzko gogoeta eta datorren urteko aurrekontuari begira proposamenak jasotzea.
- Norberak lekarkeena.